'La tarta del presidente' eta 'Evolution' filmak emango dituzte bihartik aurrera Modelon

Intza Trula 2026ko otsailaren 28a

Umeei zuzendutako filma da Evolution, eta euskaraz emango dute bihar arratsaldean. La tarta del presidente, berriz, helduentzako filma da, eta bihartik astelehenera hiru aldiz eskainiko dute.

Bi film emango dituzte asteburu honetan Modelo zinema aretoan, bata haurrei zuzendutakoa eta bestea helduentzako modukoa. Helduentzako filma La tarta del presidente izango da asteburu honetan. Bihartik astelehenera emango dute, hiru aldiz.

Hasan Hadi zine zuzendariak ondutako ikus-entzunezkoa da, drama generokoa. Jendeak egunero Iraken Sadamen zigorren menpe bizirauteko borrokatzen duen bitartean, Lamiak, bederatzi urteko neskatila batek, bere irudimena erabili beharko du derrigorrezko tartaren osagaiak biltzeko. Sadam Husein presidentearen urtebetetzea ospatzeko edo ondorioei aurre egiteko egin beharko du: kartzela edo heriotza.

Evolution filma euskaraz emango dute, bihar, 16:45ean. Zoeren istorioa jorratzen du ikus-entzunezkoak. Substantzia estralurtar batek Zoeren DNA bere maskota exotikoekin nahasten duenean, abentura dibertigarri bat hasten da, non gizakiak animalizatu egiten diren, animaliak gizatiartu egiten diren eta denek ados jarri behar duten mundua salbatzeko.

Bihar, igandea

  • 16:45. Evolution.
  • 19:15. La tarta del presidente.

Etzi, astelehena, ikusleen eguna

  • 17:00. La tarta del presidente.
  • 19:30. La tarta del presidente.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide