Otsaileko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Ohikoa denez, 19:00etan hasiko da saioa, eta hainbat puntuz mintzatuko dira bertan. Landuko duten gaietako bat mozio baten ingurukoa izango da: EH Bilduk zaintza ekosistemaren diagnostiko integrala abiaraztearen aldeko mozioa aurkeztuko du, hain justu.
Horrez gainera, Astiko kirol ekipamendua handitzeko Sakoneta baserriko lurrak eskuratzeko hitzarmenaz ere hitz egingo dute arratsaldeko saioan. Halaber, Amillubi eremuko lehehengo eta hirugarren partzelak prozedura irekiaren bidez besterentzeko lehiaketaren 2025eko azaroaren 27ko adjudikazio akordioa berraztertzeko errekurtsoa ezeztatzeaz ere jardungo dute.