Hilberria

Joxe Miel Gastañares 'Legazpi' txistularia zendu da

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 25a

Joxe Miel Gastañares 'Legazpi', aitortza jasotzen sanpelaiotan. (Guka)

Urte luzez hamaika leku alaitu zituen txistu eta danbolin doinuekin. Zarauzko Udalak aitortza egin zion iazko San Pelaio jaien bezperan, Jose ignacio Eliasekin batera.

Joxe Miel Gastañares Legazpi txistularia atzo hil zen, 79 urte zituela. Jaiotzez legazpiarra zen –handik zetorkion ezizena–, baina ia bizitzaren zati handiena Zarautzen eman zuen. Kruz Mari Frantzesena Belaetxe azpeitiarrarekin eta Jose ignacio Elias azpeitiarrarekin hirukoa osatuz ekin zion, eta era batera edo bestera, dozenaka leku alaitu zituen txistu eta danbolin doinuekin, bai Zarautzen bai inguruko herrietan.

Urte askoan Eliasekin harreman estua izan zuen, eta ohikoa zen bien presentzia herriko jaietan eta ekitaldietan. Horri horrela, Zarauzko Udalak bi txistulariei aitortza egin zien iazko San Pelaio jaien bezperan, eta gauerdian jaien hasierako bandera igotzera gonbidatu zituen. "Gurekin gogoratzea bakarrik pozgarria da", jakitera eman zuen Gastañaresek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide