Hotz Zarautzek eskerrak eman ditu elkartasun azokak izandako harreragatik

Intza Trula

Hotz Zarautz elkarteak gabonetan egindako azoka solidarioa. (Aritz Mutiozabal)

Gabonetako IX. Azoka Solidarioa egin zuen elkarteak pasa den abenduaren 5etik urtarrilaren 5era, pertsona errefuxiatuentzat dirua biltzeko. Orotara, 25.500 euro lortu zituzten azokarekin.

Hotz Zarautz erakundeak eskerrak eman dizkie Gabonetako IX. Azokara gerturatu eta beren ekarpena egin zuten guztiei, baita azokan lagundu zuten boluntarioei, diru-emaileei eta merkatariei ere. Pasa den abenduaren 5etik urtarrilaren 5era egin zuten azoka solidarioa, pertsona errefuxiatuentzat dirua biltzeko.

Elkarteak zehaztu duen moduan, azokaren bitartez 25.500 euro lortu dituzte, hainbat elkarte eta partikularrek emandako ekarpenekin batera –askaria La Perlan, Salbideko Gaztaina Jan Solidarioa...–. Horrez aparte, hainbat ekitalditan parte hartu zuen elkarteak 2025ean zehar; horri esker, guztira, 27.000 euro bildu zituzten aurreko urtean.

Hala, eskuratutako dirua pertsona errefuxiatuak laguntzeko lan egiten duten ondorengo erakundeen proiektuetara bideratuko du Hotz Zarautzek: UNRWA Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia, Zaporeak, Ukraina-Euskadi erakundea eta Irungo Harrera Sarea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide