Aurreko bi asteazkenetan bezala, gaur ere Donostiako Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan aurkeztutako film labur eta dokumentalak aurkeztuko dituzte Modelon. Gaurkoak izango dira eskainiko dituzten azken zazpi ikus-entzunezkoak, 19:00etan, eta sarrera doan izango da.
Zehazki, arratsaldean eskainiko dituzten ikus-entzunezkoak hurrengoak izango dira: Sonja Baderren Norway, welcome to the darkness, Olivier Bourgeoisen eta Emma Petterssonen The first to fall, Valera Sakhnenkoen The Tiny Wonders of Anilao. Philippines 2025, Sara Lizarzaren El reto de las basuras marinas. Jóvenes protagonistas del cambio, Alfred Schaschlen Magic Moments, Marco eta Andrea Spinelliren Shark Preyed. Aldi berean, 2025eko Cimasubeko 100 argazkirik onenak ere erakutsiko dituzte.