'Cantabrico Salvaje' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, ostegunean

Aritz Mutiozabal

'Cantabrico Salvaje' dokumentalaren pasarte bat.

Modelo aretoan emango du ikus-entzunezkoa Arkamurka natura elkarteak, eta ekitaldian Enrique Talledo egileak ere hartuko du parte. Saioa 19:00etan hasiko da.

Arkamurka natura elkarteak antolatuta, Kantauri itsasoaren magia eta indarra islatzen duen Enrique Talledoren Cantabrico Salvaje dokumentala izango da ikusgai ostegunean, 19:00etan, Modelo aretoan. Emanaldiaren ondoren, gainera, egilearekin solasaldia izango da, gaztelaniaz. Itsas mundua maite dutenentzat, naturzaleentzat zein ikus-entzunezkoak gogoko dituanarentzat aukera paregabea izango da, zalantzarik gabe. 

Talledo kameralaria, argazkilaria eta Secretos del Oceano proiektuaren zuzendaria da, eta urteak daramatza itsaspeko mundua kontatzen. Bere lanak nazioarteko hedabide entzutenzueneetan argitaratu dira, hala nola National Geographic, The Guardian, eta Lonely Planet-en, baita Europar Batasuna edo Espainiako Ozeanografia Institutuetan.

Cantabrico Salvaje dokumentalak Kantauri itsasoko fauna ikusgarria du erakusgai; baldintza gogorretara egokitu diren izakiak, kakalote erraldoietatik hasi eta itsas zalditxo ahuletaraino. Lehen pertsonan kontatua dago, eta Talledok pasioz erakusten ditu Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko uretan bizitako esperientziak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide