Adur Amatriain hirugarren izan da Quemao Class txapelketan

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 23a

Adur Amatriain Lanzaroteko Quemao Class txapelketan. (Quemao Class)

Conor Donegan izan da garaile 18.30 punturekin, eta Joan Duru bigarren izan da, 17.50 punturekin. Zarauztarrak 8.17 puntu lortu ditu.

Quemao Class surf eta bodyboard txapelketa jokatu dute egunotan Lanzaroten 32na surflarik eta bodyboadlarik. Lehiakideek gonbidapen bidez hartu dute parte bertan, eta Adur Amatrian eta Aritz Aranburu bertan aritu dira. Amatriainek finala jokatu berri du, eta hirugarren postuan amaitu du txapelketa (8.17), Conor Donegan txapeldunaren (18.30) eta Joan Duru bigarren sailkatuaren atzetik (17.50); Yago Dominguez izan da laugarrena (7.66).

Aranburu finalerdietan geratu zen txapelketatik kanpo; Joan Duru eta Yago Dominguez zarauztarraren aurretik geratu ziren, oso alde txikiagatik. Manuel Lezcanok laugarren bukatu zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide