Artezaleak elkartearen erakusketa zabalduko dute ostegun honetan, 18:00etan, Torre Luzean. Hain zuzen ere, Jasone Irigoienek zuzentzen duen pintura tailerreko ikasleen lanak izango dira ikusgai aretoan. Aurten, bi gai proposatu diete ikasleei –Alizia eta Zarauzko azken balea–, eta horiek oinarri hartuta egindako lanak paratuko dituzte erakusketan.
Herritarrek datorren martxoaren 22ra arte ikusteko parada izango dute Artezaleko ikasleek margolanak. Aretoa asteartetik igandera egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.