Eguzkipean jokatu dute plaieroetako 11. jardunaldia

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 22a

Eguerdian hasi dira gaur plaieroak, eguzkiak bete-betean jotzen zuenean. Kirolariez gain, eguraldi onak dozenaka ikusle ere erakarri ditu. 

Plaieroetako hamaikagarren jardunaldiak hartu gaur Zarauzko hondartza, 13:00etatik hasita. Azken hiru jardunaldiak jarraian jokatu ostean, atseden txiki bat izan dute kirolariek gaur arte. Gainera, 11. jardunaldia eguzkipean jokatzea egokitu zaie, eta asko izan dira giro ona aprobetxatu eta hondartzako futbol txapelketa ikustera gerturatu diren herritarrak ere.   

Ondorengoak dira gaurko emaitzak:

Senior neskak

1. Shelter-Pukas - Marmarra 4-0
2. Lukas ardotegia - Itxaso taberna 1-3
3. 310-Kepa Osteo - Kebidek 1-3
4. Itxas lur taberna - Orbela 1-3
5. Euskal Parrilla - Kirkilla-Enea jatetxea 0-3
6. Ekimen - Euskalduna taberna 5-1
Lakari-Arrano - Atsedena

Senior mutilak A taldea
7. Euskalmader Acuchillados -Dava Street Food 1-1
8. KTXO - Etxabe Confort 3-0
9. Arrano - Celso Castro 3-4
10. Las Palmeras - Iuri Aholkularitza 0-6
11. Kirkilla-Enea jatetxea - Euskalduna taberna 4-2
12. Kosta Hortz Klinika - Izar Optika 2-4
Katixa - Atsedena

Senior mutilak B taldea
13 Balearri-Astillero - Euromar 2-1
14. Ulacia Bidaiak - Tivoli-Naparrak 2-2
15. Txanela - Pukas-Shelter 4-1
16. Talai Mendi kanpina - Garcia Edari Banaketak 3-4
17. Telesforo erretegia - Asegroup 4-2
18. Asti pinturak - Latz taberna 3-0

(Argazkiak: Ekaitz Etxabe)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide