Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatu zuten atzo Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia. 15:30etik aurrera aritu ziren ontziak lehian, eta Zarauzko taldeen artean, promesa mailako mutilek erdietsi zuten emaitza onena: bosgarren postuan helmugaratzea lortu zuten.
Azken-aurreko egin zuten infantil mailako neskek, eta promesa mailako B taldeko mutilak bederatzigarren helmugaratu ziren. Maila horretako neskak, aldiz, ez zuten lortu sailkapenaren erditik gora kokatzea: hamaikagarren egin zuen Zarautz A taldeak, eta hamazazpigarren B taldeak.
Traineruetan, seigarren
Zarauzko emakumeek Hondarribian (Gipuzkoa) izan dute asteburu honetako hitzordua: Hondarribiako XXVI. Traineru Jaitsiera. Hamasei taldek osatu zuten sailkapenean, Zarauzko traineruak helmuga seigarren postuan zeharkatzea lortu zuen.