Jokin Oregiren zuzendaritzapean, haurrentzako Kimu antzezlana izango da gaur Modelo aretoan, 16:45ean. Irudimenari buruzko antzezlana da Oregirena, natura eta irudimena uztartzen dituena, errealismo magiko ukituarekin. Aldi berean, ipuin eszeniko baten bidez, sorkuntzari buruzko begirada intimoa eskaintzen dute.
O andreak multinazional batentzat lan egiten du bakar-bakarrik, duela gutxi langile asko zeuden bulego batean. O andreari ideiak agortzen hasi zaizkio, eta halako batean, natura haren lan-eremua eta gorputza bizi-berritzen hasiko da guztiz eraldatu arte; naturak giza izaera berri bat sortzen duen punturaino, ideia berri bat. Hemen eros daitezke sarrerak.