Eraztun Berde Urdinak antolatuta, artelatzak landatu zituzten atzo eguerdian. 10:00etan elkartu ziren naturzaleak, eta orotara 20 heldu eta 25 bat ume batu ziren ekintza horretarako.
Vista Alegre parkeko Torreoian topo egin ondoren, denak elkarrekin joan ziren Gesoerrekara, eta bertan, guztira, 140 artelatz landatu zituztela jakinarazi du udalak. Eguraldia ere paregabea egokitu zitzaien ekintzarako.