Multikirolaren aldeko aldarria defendatu dute dozenaka zarauztarrek

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 21a

Ikastetxe guztietako gaztetxoek eta euren guraso askok "babes irmoa" adierazi diote "herrian historikoki egin den kirol-aniztasunaren ereduari". 

Espezializazio goiztiarra ez, multikirola bai lelopean, argazki jendetsua atera dute gaur eguerdian hondartzan. Dozenaka lagun elkartu dira, bai ikastetxe guztietako gaztetxoak eta bai euren gurasoak, denek ere "babes irmoa" adierazteko "herrian historikoki egin den kirol-aniztasunaren ereduari".

Azken arau aldaketak direla eta, Zarauztik "kalitatezko eredu anitz eta integral baten aldeko mezua indartu" nahi duela azpimarratu udalak, urteetan zehar eskaintza hori "eraginkorra, ekitatiboa eta onuragarria" izan delako. Gaitasun teknikoak, fisikoak, erabaki-hartzea eta ulermen taktikoa ez ezik, eskola kirolean "adiskidetasuna, errespetua eta ahalegina bezalako balioak barneratzen dituzte haurrek", udalaren esanetan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide