Merkatu Plazako lehen solairuan jarria zuen hitzordua atzo arratsalderako Zarautz Abesbatzak, Maitasun Kontzertua eskaintzeko. Goraino bete zen espazio hori, eta beraz, giro ederrean eskaini zuen azken kontzertua abesbatzak.
Hainbat abesti eskaini zituzten, hala nola ETSren Zurekin Batera, Xabier Leteren Jardin Bat Zuretzat edota Anje Duhalderen Gogoaren Baitan. Euskal abestiez gain, bestelako jatorriak dituztenak ere eskaini zituzten, besteak beste, Amor Que Me Cautivas eta Te Quiero.