Zingira Babes Zibileko hainbat kidek babes zibileko merezimenduen domina jaso dute

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 19a

Zingirako kideak, larunbateko ekitaldian. (Eusko Jaurlaritza)

Zehazki, Agustin Gabirondok, Itziar Olazarrek, Esther Jauregik, Diego Gironek, Javier Etxabek eta Mikel Sorreluzek jaso zuten merezimendu domina. 

Joan den larunbatean egin zuen Eusko Jaurlaritzak larrialdietako eta babes zibileko merezimenduen 2025eko dominak banatzeko ekitaldia, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Ekitaldi horretan, babes zibilaren arloan egindako lanagatik nabarmendutako 41 pertsona aintzatetsi zituzten; tartean, Zingira Babes Zibila taldeko hainbat kide.

Zehazki, Agustin Gabirondok, Itziar Olazarrek, Esther Jauregik, Diego Gironek, Javier Etxabek eta Mikel Sorreluzek jaso zuten merezimendu domina taldearen 30. urteurrenean, aipatutako sei boluntario horiek 25 urte bete dituztelako taldean. Ekitaldian, herritarren bizia eta segurtasuna babesteko egunero esku hartzen dutenen konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu nahi izan zitzaien boluntario sareko kideei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide