'Hamnet' filma emango dute datozen egunetan zineman

Intza Trula 2026ko otsailaren 20a

Bihartik astelehenera emango dute Chloe Zhao zuzendariak ondutako drama filma. Asteartean ere emango dute, Saio Originalaren barruan; hau da, jatorrizko hizkuntzan.

Drama generoko film bat ikusi ahal izango da asteburu honetan Modelo zinema aretoan: Chloe Zhao zuzendariaren Hamnet, hain zuzen. Bihartik astelehenera bost aldiz emango dute, eta asteartean ere izango da emankizuna, Saio Originalaren barruan, jatorrizko hizkuntzan.

William Shakespeareren emazte Agnesen istorioa kontatzen du filmak, Hamnet seme bakarraren galera gainditzeko borrokan. Historia gizatiar eta urratzailea da, Shakespeareren Hamlet lana sortzera bultzatu zuena.

Sarrerak Kutxabank Sarrerak atari digitalean zein Modelo aretoko leihatilan erosi daitezke.

Bihar, larunbata

  • 19:15. Hamnet. 
  • 22:15. Hamnet. 

Etzi, igandea

  • 19:15. Hamnet.

Otsailak 23, astelehena (ikusleen eguna)

  • 17:00. Hamnet.
  • 19:30. Hamnet.

Otsailak 24, asteartea, Saio Originala

  • 19:30. Hamnet. (VOSE)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide