Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, Dystopian Omen death metal taldeak kontzertua eskainiko du bihar iluntzean Hiruputzu gaztetxean. 21:30ean hasiko da kontzertua, eta sarrerak momentuan bertan salduko dituzte.
Salamancako (Espainia) taldea da Dystopian Omen, eta iazko azaroan argitaratu zuten zazpi abestik osatutako azken diskoa, Convoluted Forms Of Venom. Taldea bera 2019an sortu zuten Oliver Sanchez gitarrak eta Jorge Azofra bateriak, eta egun, bost kidek osatzen dute: aipatutako biek, Maria Magallansek, Nacho Rodriguezek eta Marina Garciak. Hemen entzun daiteke azken diskoa.