Carlos Imaz konpositoreak 'Maria Stuarda' operari buruz ariko da gaur Antoniano aretoan

Intza Trula 2026ko otsailaren 19a

Gaetano Donizetti konpositorearen 'Maria Stuarda' opera.

Kostan elkarteak, ABAO Bilboko Operaren laguntzarekin, antolatu du hitzordua. 12:00etan hasiko da saioa.

Gaetano Donizetti konpositorearen Maria Stuarda operaz hitz egingo dute gaur Antoniano aretoan. Carlos Imaz musikari eta konpositoreak hitzaldia eskainiko du, 12:00etan hasita.

Ekitaldi hau ABAO Bilboko Operaren eta Kostan elkartearen arteko ekimenez antolatu dute, eta aurtengo Euskalduna Jauregiko operaren programazioan barruan dago. Hain justu, opera hau otsailaren 23an, astelehenez, eskainiko dute Euskalduna Jauregian bertan, 19:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide