Neguko arropa eta manta banaketa egingo dute bihar

Intza Trula 2026ko otsailaren 19a

Duela aste batzuk Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak egindako arropa bilketa. (Julene Sorarrain)

11:00etatik 13:00etara egingo dute, Zarauzko Gaztelekuan. Besteak beste, mantak, lo zakuak, esterak, eskularruak eta bufandak banatuko dituzte.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak neguko arropa eta mantak banatzeko postua jarriko dute bihar. Zarauzko Gaztelekuan egingo dute, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Hala, banatuko duten materiala eta arropa ondorengoa da: mantak, lo zakuak, esterak, eskularruak, bufandak, gizonezkoen arropa, neguko zapatak, galtzerdiak eta galtzontzilloak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide