Olaia Inziarte Modelo aretoko oholtzan izango da bihar

Intza Trula

Olaia Inziarte abeslaria. (Utzitakoa)

Urtearen hasieran jarri zituzten salgai emanaldirako sarrerak, eta egun gutxitan agortu ziren guztiak. 20:00etan hasiko da zuzenekoa, eta Zerrautsa izeneko albuma aurkeztuko du artistak.

Olaia Inziarteren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da bihar Modelo aretoan. Oronozko abeslariak 20:00etatik aurrera eskainiko du zuzenekoa, eta Zerrautsa izeneko albuma aurkeztuko du bertan.

Urtarrilean kaleratu zituen Zarauzko Udalak zuzenekorako sarrerak, lehen sei hilabeteko kultur egitarauaren barruan, eta astebete geroago agortuta zeuden txartel guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide