Zarauzko EAJk antolatuta, Euskal industriari bultzada hitzaldia izango da bihar Batzokian. Hizlari moduan ariko dira Noël d´Anjou egungo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua, eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun sailburua eta zarauztarra.
Izenburuak dioen moduan, euskal industria izango da hitzaldiaren hizpide nagusia, eta 18:30ean hasiko da solasaldia.