Barbara Stammel margolariak erakusketa zabaldu du Photomuseumen

Intza Trula 2026ko otsailaren 18a

Barbara Stammelen 'Mirrors and Darlings' erakusketako margolan bat. (Utzitakoa)

Martxoaren 29ra arte egongo da Mirrors and Darlings koadroen bilduma bisitatzeko aukera. Photomuseumen ordutegia asteartetik igandera da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Aldi baterako erakusketa berria zabaldu dute Photomuseum argazki eta zinema museoan: Mirrors and Darlings izeneko margolanen erakusketa jarri du Barbara Stammelek, hain justu ere.

Artistak azaldu duenez, lana "estu-estu" lotuta dago bere eguneroko bizitzarekin: "Argazkiak ateratzen dizkiet lagunei, ezagunei, batzuetan neure buruari, nire haurtzaroko argazki zaharrak erabiltzen ditut, baita estudioko edo eguneroko bizitzako une iheskorrak ere". Argitu du, gainera, ez dagoela "apropos egindako antzezpenik, lanaren joan-etorrian sortzen diren uneak baizik".

Martxoaren 29ra arte egongo da bilduma museoan, eta hori bisitatzeko ordutegia ondorengoa da: asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide