Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak laguntza bekak emango ditu aurten ere Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) egiteko. Pasa den azaroan zabaldu zuten bekak eskatzeko epea, eta, hain justu ere, bihar arratsaldean egingo dute hautatutako proiektuen aurkezpen ekitaldia. 18:00etan hasiko da saioa, Portuetxeko pleno aretoan.
Egitasmoaren helburua da unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazte zarauztarrek ikasturte amaierako lanetan herriari buruzko errealitateak aztertu ditzaten sustatzea, edozein diziplinari eta korronteri azpimarra eginez. Gehienez ere hamar proiektu lagunduko ditu udalak, eta bakoitzak mila euro jasoko ditu proiektua burutzeko.