Joan den asteazkenean eskaini zituzten Donostiako Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan aurkeztutako lehen film labur eta dokumentalak Modelon. Bihar eskainiko dituzte beste zazpi, eta horiek ikusteko sarrera doakoa izango da, ohi bezala.
Zehazki, bihar arratsaldean eskainiko dituzten ikus-entzunezkoak hurrengoak izango dira: Bingqian Gaoren UnWRECKed, Hendrik S. eta Claudia Schmittren Extinction. For a bowl of soup, Jose Ramon Castello Forteten La belleza que aun podemos salvar, Jorge Martinez Vazquezen Dhangethi - Memories from Alif Dhaal, Julio Junquera Aparicioren El alga invasora - Rugulopteryx Okamurae, El Faranduleroren Un cuento del mar eta Nuno Sáren The Island of Giants. 19:00etan hasiko dira proiekzioak, eta hurrengo asteazkenean eskainiko dituzte azken zazpiak.