Maitasun kontzertua, ostiralerako

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 16a

Merkatu Plazan jarri dute hitzordua Zarautz Abesbatzako kideek, 20:00etan. 

Duela hamabi urte hasitako usadioa errepikatuko dute aurten ere Zarautz Abesbatzako kideek. Zehazki, Maitasun Kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, hilak 20, Merkatu Plazan. 20:00etan hasiko da. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, kontzertuaren atzean ez dago San Balentin eguna, baizik eta beste arrazoi bat. Hain zuzen ere, "txoriak ezkontzen diren hilabetea" da otsaila, eta abesbatzako kideen arabera, "maitemindutako txoriak sinbolikoak dira haien lotura sendoengatik, habia goiz egiten duten edo lorategietan janaria bilatzen duten txoriei arreta erakarriz". Animali mota "askoren" ernaltze hilabetea ere otsaila denez, Zarautz Abesbatzako kideek garai hau baliatu nahi izan dute maitasunaren hilabete bezala kontzertua eskaintzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide