Inauteriak 2026

Musikaren erritmoan ibili dira erraldoiak kalejiran

Aiora Arriola

Buruhandi zein erraldoiek Ustekabe txarangarekin batera zeharkatu dituzte herriko kaleak eguerdian. Jende ugari gerturatu da kalejiran parte hartzera.

Atzoko eguraldi goibelaren ondoren, giro ezin hobea egin du gaur goizean zehar kalejiran jarduteko, eta harrera aparta egin diete etxeko txikienek erraldoi zein buruhandiei.

12:00etan hasi dira erraldoiak herriko kaleetan zehar murgiltzen, eta herritarrek segituan hartu diete erritmoa. Aldi berean, gainera, Ustekabe txarangak musikaz blaitu du ingurua.

Etxeko txikienek oraindik ere mozorroak soinean zeramatzaten, eta, gehienak, buruhandiengandik ihesi ibili dira ikaragarrizko korrika saioak botaz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide