Murkilek banatu ditu azken kanpainako sariak

Intza Trula

Murkilen azken kanpainako irabazleetako batzuk. (Murkil)

San Valentin egunari lotutako kanpaina egin zuen pasa den astean, Zarauzko merkataritza, maitemintzen duen merkataritza lelopean. Zozkatu dutena ondorengoa izan da: bost afari bikoitz, bost lore-sorta, eta bost bonu edertasun tratamenduetarako.

Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak San Valentin egunari lotutako kanpaina burutu zuen pasa den astean, eta jakinarazi ditu irabazleak. Zarauzko Merkataritza, maitemintzen duen merkataritza lelopean egin zuen kanpaina, Zarauzko dendetan kontsumitzen duten herritarrei eskerrak emateko helburuarekin.

Zehazki, ondorengoa zozkatu dute: bost afari bikoitz, bost lore-sorta eta bost bonu edertasun tratamenduetarako. Ondorengoak dira irabazleak, eta erosketa egin duten dendak:

Afariak

  • Lierni (Iñaki Sukaldeak).
  • Jose Mª Aguirre (Eusko Optika).
  • Arritxu (Andere).
  • Eugenio Orea (Unai Garrastazu).
  • Antonio Urkizu (Strategia Bicolore).

Lore-sortak 

  • Marijo Peral (Mikel Aizpuru).
  • Juan Carlos Morras (Transit).
  • Udane Gutierrez (Zabala Gaztak).
  • Lili Zeledon (Ganbara).
  • Izaskun Zuasti (Olaizola optika eta audiologia).

Gorputzeko edo edertasuneko tratamenduak

  • Ana Intxauspe (Azkuelek).
  • Makatza Mugica (Cazalis oinetakoak).
  • Mandi (Itxasoa).
  • Mª Carmen Ros (Neksus).
  • Sare Delgado (Pukas).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide