Lilatoira joateko bi autobus jarriko ditu Zarauzko Udalak

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 15a

Iazko lilatoia. (Lilatoia)

Izena Aritzbatalde kiroldegiko harreran eman beharko da, eta horretarako aukera izango dute herritarrek otsailaren 27ko 12:00ak bitartean. 

Beste urte batez, Zarauzko Udaleko Kirol sailak, Berdintasun departamentuarekin elkarlanean, martxoaren 1ean Donostian egingo duten 36. Lilatoira joan eta etortzeko autobusa antolatuko du. Aurten, gainera, lehenengo aldiz bi autobus jarriko ditu zarauztarren eskura Donostiara joateko.

Autobusak Aritzbatalde kiroldegi pareko biribilgunetik aterako dira 9:00etan eta Donostiatik irteera Gipuzkoa plazatik izango da 12:30ean. Izena Aritzbatalde kiroldegiko harreran eman beharko da, eta horretarako aukera izango dute herritarrek otsailaren 27ko 12:00ak bitartean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide