Inauteriak 2026

Udaberrin ere ez dute hutsik egingo inauteriek

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 13a

Udaberri elkartearen taberna. (Artxiboa)

Dantzalekua izango da bihar arratsaldean, 19:00etan hasita. Astelehenean, berriz, sabela betetzeko aukera izango dute adinekoek. 

Festak ez du adinez ulertzen, eta ondo dakite hori Udaberrin. Izan ere, inauteriak direla eta, dantzan aritzeko aukera izango dute adinekoek Udaberrin bihar arratsaldean. 19:00etatik hasita, 21:00etara ibiliko dira gerriak astintzen. 

Astelehenean, berriz, hilak 16, zarauztarrek etxetik ekarritako Sanblas opilak eta inauterietako loreak dastatuko dituzte Udaberriko patioan, 18:00etatik aurrera. "Hau guztia txokolatearekin, gainera!", gehitu dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide