KZguneak martxoko eskaintzaren berri eman du, eta datorren hilabetean sei ikastaro eskainiko ditu. Euskaraz emango dituzte saio horiek, iraupen ezberdina izango dute, eta parte hartzeko nahia dutenek aurrez izena eman beharko dute.
Hori horrela, ondorengoak dira datorren hilean KZgunean eskainiko dituzten ikastaroak:
- PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas dezakezu.
- Zortzi ordu.
- Martxoaren 23tikn26ra, aurrez aurrekoa
- Musika aplikazioak zure smartphonean
- Bi ordu.
- Martxoaren 18an, 09:00etaik 11:00etara, aurrez aurre.
- Adimen artifiziala, ChatGPT eta haren alternatibak.
- Lau ordu.
- Martxoaren 12an eta 13an, 11:00etatik 13:00etara, bideokonferentziaz.
- Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago.
- Lau ordu.
- Martxoaren 16an eta 17an, 09:00etatik 11:00etara, aurrez aurrekoa.
- Sortu zure e-mail marketin kanpainak.
- Hogei ordu.
- Martxoaren 9tik 25era, urrunekoa.
- Instagram. Argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak.
- Hamar ordu.
- Martxoaren 16tik 25era, urrunekoa.
Izena emateko
Beraz, ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrek hainbat bide dituzte horretarako:
- KZgunera joanda. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 87) edo KZgunearen webgunean, aldez aurreko hitzordua eskatuta.
- Telefonoz deituta (943-02 36 87). Dena den, ikastaroan izena telefono bidez emateko, derrigorrezkoa da KZguneko erabiltzaile izatea .
- KZgunearen webgunean izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo-tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)
- Formakuntza batean webgunearen bidez izena eman.
Zarautzeko KZgunea (Zigordia 34, lehenengo solairua) astelehenetik ostiralera egoten da irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.