Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, mendekuaren gaiak zineman izan duen eta gaur egun duen garrantziaz hitz egingo dute. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sartzeko ez da sarrera doakoa izango da.
Mendekua hasieratik zinemaren gai garrantzitsuenetako bat izan da. Mota guztietako generoetan agertzen da: westernean, zinema beltzean, drama historikoan edo zinema garaikidean. Esaterako, Winchester ’73, Unforgiven, Taxi Driver, Oldboy edo The searchers filmek erakusten dute mendeku-desioak istorioari zentzua eman diezaiokeela. Mendekua konponbidetzat aurkeztu beharrean, zinemak gorrotoari, indarkeriari eta horien ondorioei buruz gogoeta egiteko erabiltzen du. Kontakizun hauek hausnarketa egiteko dira.