Emerald Fennell zine zuzendariaren Cumbres borrascosas drama filma ikusi ahal izango da asteburuan Modelon. Gaurtik astelehenera emango dute ikus-entzunezkoa, larunbata salbu, eta sarrerak aretoko leihatilan zein Internet bidez erosi ahal izango dira.
Landa inguruneko Ingalaterra kontserbadoreenean kokatutako pasiozko istorio tragikoa kontatzen du filmak. Mendeku eta gorroto istorio bat da, Yorkshireko paraje lanbrotsu eta ilunetan girotutako heriotzaz haraindi doazen grina eta maitasun etsien istorioa.
Gaur, ostirala
- 20:00. Cumbres borrascosas.
Etzi, igandea
- 19:15. Cumbres borrascosas.
Otsailak 16, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00. Cumbres borrascosas.
- 19:30. Cumbres borrascosas.