25 eta 30 urtek askorako ematen dute, eta aldaketa ugari ekarri ditzakete, baita Zarauzko inauterietan ere. Bada, ordea, inondik inora aldatzen ez den zerbait, ondo pasatzeko eta mozorroak jazteko ilusioa, eta duela mende laurden inguruko bi bideotan garbi ikus daiteke hori. Zarautz Telebista zenaren bideoan gaur egun heldutu diren umeak nahiz adineko bihurtu diren kuadrillak ikus daitezke, arratsalde nahiz gauean inauteriei zukua ateratzen.