Cimasub jaialdiko lehen ikus-entzunezkoak eskainiko dituzte arratsaldean

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 11

'Seascape Underwater Cinematic Collage' ikus-entzunezkoa. (Cimasub)

Modelo emanaldian eskainiko dituzte gaur arratsaldean sormen lanak, 19:00etan, eta doakoa izango da sarrera. Gaurkoaz gain, beste bi saioak hilaren 18an eta 25ean izango dira. 

Gaurtik hasita, azaroaren erdialdean Donostiako Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan aurkeztutako film labur eta dokumental esanguratsuenak eskainiko dituzte Modelo aretoan. Gaurkoaz gain, beste bi saioak hilaren 18an eta 25ean izango dira, eta denek doako sarrera izango dute. 

Hain zuzen ere, gaur arratsaldean Borja Baderren Komodo sirens, Suhas Shyamsundarren Of Water and Wonder, Leandro Blancoren Una vida de prez, Enrique Talledoren SOCAVA Vida sumergida, Alexander Benediken The mother of diamonds. Kimberlite, Clayton Connen Seascape Underwater Cinematic Collage eta Nat Savageren La Costa Quebrada: Naturaleza entre las mareas lanak eskainiko dituzte. Mundu mailako sortzaileek ekoiztutako lanak dira, eta grabaketa lekuak ere nazioartean zehar daude banatuta, hala nola Mexiko, Groelandia, Komodo edota Filipinak. 19:00etan hasiko dira proiekzioak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide