Lehen mailako kirol erronka ikusteko aukera egongo da apirilaren 11n, larunbatarekin, Lege Zaharren enparantzan. Hain zuzen ere, Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak marka saiakera egingo du egun horretan herritarren aurrean.
Horretarako, Zarauzko bizilagunak 100 kiloko harri esferikoa 50 aldiz altxatu beharko du, baita hamar kanaerdiko moztu eta bost kilometro korrikan egin ere.
Hala, kirolariak herritar guztiak gonbidatu ditu ikuskizunaz gozatzera, eta aurreratu duenez, beste hainbat sorpresa izango da emanaldiaren ostean.