'Nouvelle Vague' filma emango dute arratsaldean, Saio Originalaren barruan

Intza Trula 2026ko otsailaren 10a

Richard Linklater zine zuzendariaren komedia lana da. Gaur arratsaldean, 19:30ean, jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute Modelo zinema aretoan.

Nouvelle Vague komedia ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Modelo zinema aretoan. 19:30ean hasiko da ikus-entzunezkoa, Saio Originalaren barruan; hau da, jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute Richard Linklater zuzendariaren filma.

Frantziako Nouvelle Vague mugimendu zinematografikoaren sorreraren atzean dagoen istorioa du oinarri filmak. Jean-Luc Godarden Ihesaldiaren amaieran film berritzailearen ekoizpenean zentratzen da, 1959. urtean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide