Odola emateko aukera egongo da etzi

Erredakzioa 2026ko otsailaren 9a

Odol ateraldia. (artxibokoa)

16:30etik 21:00etara egingo dute otsaileko odol ateraldia, eta aurretik eskatu beharko da hitzordua, internet bidez edota telefonoz.

Odol emaileek etzi, asteazkena, izango dute odola ateratzeko aukera Zarauzko anbulatorioan. Ohikoa den moduan, 16:30etik 21:00etara izango da ateraldia. Hitzordua aurrez hartu beharko da, 943-00 78 85 telefonora deituta edo lotura honetan izena emanda.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide