Saltakak mendi irteera antolatu du Oriora larunbat honetarako

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 9a

Artxiboko irudian, Kukuarri mendia.

Talai Mendi Trail lasterketako ibilbidea egingo dute larunbat goizean, hain justu. Parte hartzaileek, ordea, bi ibilbide izango dituzte aukeran: alde batetik, 14 kilometrokoa, eta bestetik, 9 kilometrokoa. Goizeko 08:30ean elkartuko dira Orioko ikastolan, ondoren Kukuarri mendirantz joateko. 

Zarauzko Saltaka mendi korrika elkarteak irteera antolatu du Oriora datorren astebururako. Hain zuzen ere, Talai Mendi Trail lasterketako ibilbidea egingo dute larunbat goizean. Parte hartzaileek, ordea, bi ibilbide izango dituzte aukeran: alde batetik, Sltk luzea –14 kilometroko bidea–, eta bestetik, Sltk txiki –9 kilometroko bidea–. 

Gainera, inauteriei jarraipena emateko asmoz, antolatzaileek mozorrotuta etortzera animatu dituzte herritarrak.

Hala, goizeko 08:08ko trena hartuko dute Zarautzen, eta Orioko Herri Ikastolan elkartuko dira 08:30ean, ondoren Kukuarri mendirantz joateko. Lasterketaren ondoren, Talai Mendi Traileko bi dortsal zozketatuko dituzte korrikalarien artean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide