DYA Gipuzkoak lehen sorospen ikastaroa emango du Zarautzen otsailaren 23tik 27ra. Guztira hamar orduko ikastaro teoriko-praktikoa izango da, lehen sorospenetako oinarriak barneratzeko balioko duena. DYAko eraikinean bertan, Iturbidea kaleko 12 zenbakian, egingo dute ikastaroa, 18:00etatik 20:00etara.
Parte hartzen dutenek egunerokotasunean aurkitu ditzaketen arrisku egoeren eta larrialdien aurrean nola jokatu behar duten ikasiko dute: hala nola bihotz biriken suspertzea, zauriak eta hausturak landuko dituzte.
Zehaztu dutenez, parte hartzeko ez da aurreko osasun ezagutzarik behar, eta, beraz, interesa duen herritar orori dago zuzenduta. Plazak mugatuak dira, eta inskripzioak 60 euro balio du. Hori horrela, izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko 943-46 46 22 telefono zenbakia edo www.DYAgipuzkoa.com webgunea erabili daitezke.