Sanz Enea liburutegiak ordutegi zabalagoa izango du aurrerantzean

Intza Trula 2026ko otsailaren 9a

Sanz Enea liburutegia. (Artxibokoa)

Astelehenetik ostiralera ordutegi jarraia izango du helduen liburutegiak; hau da, ez dute itxiko eguerdietan. Larunbatetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik haurren zein helduen liburutegia.

Sanz Enea liburutegiak 2026rako ordutegia berritu du; horri esker, ordu gehiagoz egongo da zabalik orain. Hala, hemendik aurrera ordutegi jarraia izango du helduen liburutegiak astelehenetik ostiralera. Izan ere, eguerdietan ez dute itxiko. Larunbatetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik helduen zein haurren liburutegia.

Liburutegiko zinegotzi arduradun Irune Urbietaren esanetan, urtetik urtera lanean jarraitzen dute "zarauztarrei liburutegiaren zerbitzua hobetzeko". Ordutegiaren zabalkuntzari dagokionez, zinegotziak esan du "herritarren erabilera ohitura eta gomendioak jarraituz" hartu dutela erabakia.

Haurrei zuzendutako tailerra

Horrez aparte, datorren hilabeterako haurrei zuzendutako tailerra antolatu dute: martxoaren 4an izango da, Elkartuz tailerra izenburupean. LH3 eta 4ko haurrei zuzenduta egongo da, eta asmoa da artea, sormena, feminismoa eta emozioen lanketa batzen dituzten irakurketa nahiz idazketa lantzea.

Hitzordu honetarako izen ematea otsailaren 25era bitartean zabalik egongo da, liburutegian bertan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide