Pasaiako badiak hartu zuen atzo Gipuzkoako batel ligako bosgarren jardunaldian. Goizeko 11:00etatik aurrera aritu ziren ontziak lehian.
Zarautz Arraun Elkarteak bost ontzi eraman zituen hitzordu horretara. Infantil neskatan hamargarren izan ziren zarauztarrak. Promesa mutiletan, A batela laugarren izan zen eta zortzigarren B ontzia. Promesa neskatan, berriz, hamahirugarren eta hemezertzigarren postuak lortu zituzten Zarauzko arraunlariek.
Donostian jokatuko dute datorren larunbatean, hilaren 16an, ligako seigarren jardunaldia.