Bertan behera geratu da III. Emakume Futbolari Eguna

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 7a

Bi talde, iazko Emakume Futbolari egunean, partida bat jokatzen. (Aritz Mutiozabal)

Izen emate baxuaren ondorioz, antolatzaileek txapelketa bertan behera uztea erabaki dute.

Antolakuntzak jakitera eman duenez, bertan behera geratu da III. Emakume Futbolari Eguna. Izan ere, parte hartze baxua izan du aurtengo edizioak.

Emakumeen plaieroak indartzeko eta horiei herrian ikusgarritasuna emate aldera antolatzen dute hitzordua. Iazko edizioan guztira hemezortzi taldek hartu zuten parte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide