Batel ligako bosgarren jardunaldian parte hartuko dute bihar zarauztarrek

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 6a

ZAEko kideak, iaz, bateletan. (Iker Zabala)

Bihar goizean jokatuko dute Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia, 10:30ean hasita, Pasaian. Erlojupeko estropada izango da, lau kaletara, eta Zarautzek bost ontzi uretaratuko ditu.

Zarauzko Arraun Elkarteko arraunlariek Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko dute bihar goizean Pasaian (Gipuzkoa), 10:30ean hasita. 

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatutako hitzordua erlojupeko estropada izango da, lau kaletara, eta Zarautzek guztira bost ontzi uretaratuko ditu, bat infantil nesketan, eta bina promesa mutiletan eta nesketan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide