Halterofiliako 17 urtez azpiko neskek Kluben Kopa izango dute jokoan

Aritz Mutiozabal 2026ko otsailaren 7a

ZKE Halterofiliako emakumezkoen 17 urtez azpiko taldeko kide bat. (ZKE Halterofilia)

Bost klub ariko dira gaur arratsaldean lehian Paracuellos de Jaraman (Madril). Bihar, berriz, Zarauzko hiru kirolarik Teknikako Jardunaldi Nazionalean hartuko dute parte.

ZKE Halterofiliako emakumezkoen 17 urtez azpiko taldeak gaur emango dio hasiera denboraldiari, Paracuellos de Jaraman (Madril) jokatuko den 18 urtez azpiko Kluben Kopan parte hartuz, 14:00etatik 16:00etara. 

2025eko ligan bigarren postuan sailkatuta lortu zuen Zarauzko taldeak lehiaketa honetako azken fasean parte hartzeko txartela, eta klub onenen artean lehiatzeko aukera izango du: Molins de Rei (Katalunia), Halteromad (Madril), San Fernando (Cadiz), Aries (Gaztela-Mantxa).

ZKE Halterofiliak harrobian egindako lan onari jarraikortasuna eman nahi dio; izan ere, aipatu taldeak 15 urtez azpiko ligako irabazi izan zuen 2024an, eta 15 urtez azpiko azken fasea irabazi zuen 2025ean.

Kluben Kopaz gain, Zarauzko hiru kirolarik Teknikako Jardunaldi Nazionalean hartuko dute parte asteburuan. Proba bihar izango da, eta bertan mugimenduen exekuzio zuzena baloratzen da; altxatu beharreko pisua mugatua da eta ez du sailkapenean eraginik, izaera formakuntzailea baitu.

Txapelketa biak Espainiako Halterofilia Federazioakren Youtubeko kanalaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide