Martxoaren 29an izango da Sagardo Eguna

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 6a

Sagardo Eguna 2024 (Onintza Lete Arrieta)

Antolatzaileek gehitu dute ekitaldiak bere helburuari eutsiko diola martxoan ere, zehazki, bertako produktuari, gastronomiari eta kulturari balioa ematea. 

Urtarrilaren 25ean ziren egitekoak Sagardo Eguna, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuen Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak. Gaur jakinarazi dutenez, ordea, ospakizuna martxoaren 29an egingo dute. 

Antolatzaileek gehitu dute ekitaldiak bere helburuari eutsiko diola martxoan ere, zehazki, bertako produktuari, gastronomiari eta kulturari balioa ematea, herritar guztiei irekia den formatu hurbil eta herrikoian, "denen artean gozatzeko". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide