Udaberri jubilatuen elkarteak Bizkaira egingo du hil honetako irteera: Balmasedara joango dira, otsailaren 25ean, asteazkenez. Elkarteak bihar zabalduko du txangoan izena emateko aukera, eta interesa dutenek elkartearen bulegoan egin dezakete inskripzioa.
Bisitan udalerriaren historia eta alde zaharra ezagutzeko aukera izango dute, baita Historia Museoa eta La Encartada fabrika-museoa bisitatzeko ere.