Zarauztarra Txirrindulari Elkartearen aurkezpen ekitaldia egingo dute igandean

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 6a

Zarauztarra Txirrindulari taldea, iazko aurkezpen ekitaldian. (Intza Trula)

11:00etan elkartuko dira, eta handik ordu erdira, 11:30ean, joan-etorria egingo dute txirrindulariek Getariara. Handik itzultzean, ginkana eta bazkaria egingo dituzte. 

Igande honetan, hilak 8, Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartearen talde aurkezpena egingo dute bertako kideek. Eguraldi onarekin Lege Zaharren Enparantzan egingo dute ekitaldia, baina euria eginez gero, kiroldegiko frontoira lekualdatuko dute hitzordua.

11:00etan elkartuko dira, eta handik ordu erdira, 11:30ean, joan-etorria egingo dute txirrindulariek Getariara. Handik itzultzean, ginkana eta beste hainbat jolas egingo dituzte Lege Zaharren Enparantzan. Bukatzeko, 13:00etan, argazki ofizialak aterako dituzte taldekideek eta famili arteko bazkariarekin amaituko dute eguna. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide