Paco Leon zine zuzendariaren azken komedia lana emango dute asteburuan Modelo zinema aretoan. Gaurtik astelehenera emango dute, hamar aldiz. Paco Leon berak, Carmen Machik, Miren Ibargurenek, Mariano Peñak, Eduardo Casanovak eta Pepe Viyuelak osatzen dute aktore taldea.
Aida telesail ezaguneko kapitulu baten filmaketan oinarritzen da ikus-entzunezkoa, pertsonaiekin, fikzioaren barruan zein kanpoan, aktoreekin eta haien harremanekin gertatzen diren tramekin. Horiek aukera ematen dute umorearen, komikoaren lanaren eta ospearen mugei buruzko gogoeta egiteko.
Halaber, aste honetan haurrei zuzendutako filma Ochiren legenda izango da, euskaraz. Carpatia uharteko herrixka urrun batean gertatzen da istorioa. Yuri, nekazari lotsatia, ochi izeneko animalia-espezie iheskor baten beldurrez bizi da. Yurik ochi kume zauritu bat aurkituko du abandonatuta, eta etxera itzultzen lagunduko dio.
Bi emankizunetarako sarrerak Modeloko leihatilan zein Internet bidez eros daitezke, ondorengo lotura honetan.
Otsailak 6, ostirala
- 20:00. Aida y vuelta.
Otsailak 7, larunbata
- 16:45. Ochiren legenda.
- 19:15. Aida y vuelta.
- 22:15. Aida y vuelta.
Otsailak 8, igandea
- 16:45. Ochiren legenda.
- 19:15. Aida y vuelta.
Otsailak 9, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00. Aida y vuelta.
- 19:30. Aida y vuelta.