Makilak eskuetan, kopla kantari aritu dira herritarrak Santa Ageda bezperan

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 5a

Santa Ageda bezperako tradizioari eutsiz, santa eskean atera ziren Zarautz Abesbatza eta Zarazte abesbatza atzo iluntzean, Zarautztrik elkarteko trikitilariak eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariak lagun zituztela.

Santa Ageda eguna da gaur, eta tradizioei eutsiz, santa eskean atera ziren atzo iluntzean, bezpera izanik, Zarautz Abesbatza eta Zarazte abesbatza, herriko kaleak girotzeko asmoz.

Hain zuzen, Musika plazan eman zioten hasiera ibilbideari, eta jarraian, kalez kale ibili ziren kopla kantari, Zarautztrik elkarteko trikitilarien eta Felix Zubia eta Aitor Urbierta bertsolarien laguntzarekin. Asko izan ziren kalejirara batu ziren herritarrak, eta makilak eskuetan, hainbat geldialdi egin zituzten herrian barrena jende guztia kantuz jartzeko asmoarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide