Janari bilketa egingo du asteburuan Saharautzek

Mireia Galarza Bastida 2026ko otsailaren 5a

2024an Saharautzek egindako janari bilketa. (Saharautz)

Ostiralean 17:00etatik 20:00etara egingo dute bilketa, eta larunbatean 9:30etik 13:00etara.  

Urtero bezala, Saharautz elkartea janari bilketa ari da egiten Getariako eta Zarauzko ikastetxeetan. Horretaz gain, otsailaren 6an eta 7an herriko beste hainbat bilketa puntu jarriko dituzte, hain zuzen ere, Euromar eta Foruen Plazako BM supermerkatuetan; Araba kaleko eta Santa Marinako Eroskin, eta Azken Portuko Aliproxen. 

Ostiralean 17:00etatik 20:00etara egingo dute bilketa, eta larunbatean 9:30etik 13:00etara. Saharautzeko kideek azaldu dutenez, pasta, arroza, dilistak, atun latak, azukrea eta konpresak jasoko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide